Asanblada Nagusia
Asanblada Nagusia
FEMP-ko organo burujabea da, gobernuko organo gorena, bertan baitaude zuzenean ordezkaturik Federazioko kide guztiak. Asanblada nagusiak lau urtez behin deituko ditu bere ohiko bilerak, Udal Hauteskundeak burutu eta sei hilabete geroago.
Bilera horretan aukeratzen dira FEMP-ko Presidentea, Batzorde Exekutiboko kide guztiak eta Kontseilu Federaleko kideen erdi ingurua. Bertan aukeratzen dira, baita ere, erakundeak agintaldi horretan burutuko duen lanaren ildoak markatuko dituzten ebazpenak.
FEMP-aren lehen Asanblada Nagusia, Asanblada eratzailea, Torremolinosen burutu zen 1981eko ekainean. Federazioaren Ohiko beste zortzi Asanblada Nagusiak jaso dituzten gainerako hiriak honako hauek izan dira: Bartzelona 1983an, Madril 1985ean, Valentzia 1987an, Zaragoza 1991n, eta Madril 1995eko, 1999ko, 2003ko eta 2007ko deialdietan.
Bere historian zehar, FEMP-ak Ez ohiko Asanblada bakarra burutu du, A Coruñan 1993an, eta bere helburua Tokiko Erakundeentzat eskumenei eta finantzei buruzko ituna errebindikatzea izan zen. “Hurbilen dagoen administrazioa” izenburupean bildutako udal goi mailako bilera haren emaitza Nazioko Gobernuak Estatu Mailako Tokiko itun handia bultzatzeko eta tokiko finantzaketari buruzko negoziazioei ekiteko hartu zuen konpromisoa izan zen.