FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Ongi Etorria



Udalerrien eta Probintzien Espainiar Federazioa (FEMP) izenekoaren Presidente naizen aldetik, eta bertako Batzorde Exekutiboaren izenean, benetako ohorea da niretzat Espainiako Toki Administrazioen isla izan nahi duen web gune honetara ongi etorria ematea. Toki Administrazioek, egunero, hiritarrengandik gertu egonik, egungoa bezalako gizarte ugarira, pluralera, aldakorrera eta gero eta zorrotzagora azkartasunez egokitzeko gai diren herri eta hiri integratzaileak sortzen laguntzen dute.

Tokiko mundura zabalik dagoen leiho honetatik Toki Gobernuen eta horietako agintarien arteko informaziorako eta komunikaziorako sarbidea izan nahi dugu, aukerez beterik dagoen adierazbidea bilakatuz. Barez ere, Federazioaren batzordeetan eta sektoreen araberako lan taldeetan parte hartuko duten seiehunetik gora Alkate, Zinegotzi eta Diputazioetako presidenteei dagokienez. Horientzat guztientzat web gune hau lanerako tresna erabilgarria eta baliagarria izan daiteke. 

Helburu horrekin, plataforma berri hau jarri nahi dugu gure kide guztien esku, plataforma hobetua, eduki berriak dituena, erraz sartzeko eta erabiltzeko baldintza guztiak dituena, kudeaketa alor bakoitzerako foro espezializatuak dituena, parte hartzeko gonbitea eginez. Horrez gain, aldian behin, Toki Gobernuen jarduerarekin erlazionaturiko informazio guztia bilduko duen komunikabide berria ere izango da.

Pedro Castro Vázquez
FEMP-ko presidentea 


26/09/2011

> Ir a la fototeca